Arrizabalagak jokatuko du Master LABORAL KUTXAko finala

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 14a, 09:05

Lezoko finalaurrekoan Leire Garairi eta Ane Mendibururi 22 eta 10 irabazita, Olatz Agirrezabala (Olarreta) eta Enara Gaminde sailkatu dira pilota mistoko nagusien Master LABORAL KUTXA txapelketaren finalera. Hori martxoaren 27an izango da Irunen eta bertan Amaia Aldairen eta Andrea Capellanen aurka ibiliko dira. Aldaik eta Capellanek 22 eta 12 irabazi zieten Maddi Barrokali eta Itsaso Erasuni Lezon.