Sukaldean:
Frantziako hegoaldeko sukaldaritzan asko erabiltzen diren belar proventzarretako bat da; berton ez dugu salbia erabiltzeko ohitura handirik, eta pena da, zeren eta zapore bizia, usaintsua eta apur bat mina ematen baitie zopa, saltsa eta kremei.
- Ezinbestekoa da saldak eta erregosiak aromatizatzeko erabiltzen diren belar usaintsuen nahasian (bouquet garni).
- Hosto txikituak erabili daitezke entsaladetan eta gazteekin eta ozpinetakoekin.
- Gurina aromatizatzeko erabil daiteke, eta arraina, haragi gorria, hegaztiak eta pasta prestatzeko.
Erabilera sendagarriak:
- Bizigarria da, eta, beraz, egokia nekeari eta gaixondoari aurre egiteko.
- Digestio-gaitzak: bizigarria da, digestio-laguntzailea eta tonikoa. Okadak, haizeak, beherakoa eta sabel-mina arintzen ditu.
- Odoleko azukrea erregulatzen laguntzen du.
- Gaitz ginekologikoak: fitoestrogenoetan aberatsa da, eta erabilgarria, menopausiak sortutako ondoezei aurre egiteko. Hilekoa erregulatzen du, eta mina arindu.
Erabilera kosmetikoak:
- Azalaren gaitzak: azala desinfektatzen eta orbaintzen du. Erabili daiteke aknerako, zaurietarako eta onddoetarako. Hostoekin egindako infusio kontzentratua erabilita garbitu daiteke azala.
- Gehiegizko izerdia: hostoak erabili daitezke garbiketarako eta bainurako, eta gauean infusioa hartu.
- Lagungarria da ahoa osasuntsua izateko, eta infusioa erabilita gargarak eginez gero, eztula eta eztarriko azkura arintzen ditu. Hostoa hortzetako pasta moduan erabiliz gero edo mastekatzen badira, hatsa eta hortzak garbitzen ditu.
- Ilea sendotzen du: ilea garbitu ondoren hura hosto-infusio kontzentratu batez eragin dezakegu, edo salbia-ozpina erabilita.
Bitxikeriak:
Antza, bere izena latinetik dator eta “salbatzea” adierazi nahi du. Erromatarrek sugeen ziztaden aurka erabiltzen zuten, baita gorputza eta gogoa suspertzeko ere.
Kontraindikazioak
Infusioei dagokionez, tratamenduek ez dute hilabete bat baino gehiago iraungo. Era berean, ez da gomendagarria haurrek eta haurdun dauden emakumeek edo titia ematen dabiltzanek hartzea, esnearen ekoizpena eten egiten du eta; hala ere, erabilgarria da titia kentzeko.