Kerman Lejarraga maiatzaren 20 sartuko da lehian Bilbon

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 16a, 13:35

Kerman Lejarraga boxeolari morgarrak (34-2, 26 KOz) maiatzaren 20an borrokatuko du Bilbon James Metclaf (21-2, 13 KOz) ingelesaren kontra. Liverpoolekoa Shea Neary 1990eko boxeolariaren semea da eta, adituen iritziz, boxeolari gogorra izango da. Kermanek ez du inoiz ingeles baten kontra lehia bat ere galdu. 

Abenduan, Morgako Errebolberrak Jack Flatley britainiarrari irabazi zion eta, ondorioz, Europako superwelter kategoriako txapelketari eutsi zion. Hala ere, beranduago uko egin zion gerrikoari, munduko txapelketan lehian sartzeko aukera lortzeko. Horretarako, Las Vegas hirira joango da entrenatzera. “Boxeolari moduan hazten jarraitu nahi dut. Nire taldeak jakin badaki prest nagoela Munduko txapelketarako eta maiatzaren 20an ikusiko da borroka handiak nahi ditudala”, esan du Lejarragak. Gaur egun, Lejarraga WBA elkarteko sailkapenaren hirugarren postuan dago.