Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatuta, atzo Joseba Sarrionandiarekin solasaldia izan zen Baserri Antzokian. Lagunarteko solasaldia izan zen, oso intimoa, zeren eta, idazleak berak hala eskatuta, bertan 40 lagun batu baitziren. Habanako gaurkaria trilogiako lanetako pasarteetan oinarrituta, Sarrionandiak eta bertaratutakoek gogoetak partekatu zituzten, besteak beste, Mendebaldearen, Kubaren eta beste herri batzuen arteko kultura-, erlijio-eta ohitura-ezberdintasunei buruz. Era berean, beste batzuen artean, idazleak literaturan egindako ibilbidea eta euskara izan zituzten hizpide.