KORRIKA ekintzaz betetako asteburua

Aikor aldizkaria 2022ko martxoaren 31

KORRIKA arratsaldeko 4,30ean aterako da Amurriotik eta, euskararen alde 2.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Donostiara ailegatuko da apirilaren 10ean. Txorierri apirilaren 6an zeharkatuko du: aurreikuspenen arabera, 16:41ean Larrabetzutik sartuko da, eta handik Loiurantz abiatu. KORRIKAren zain gaudela, hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako, hala nola ikuskizunak, musika eta bertso-saioa.  

Larrabetzu

Eskulan-tailerrak. Apirilaren 1ean, 17:00etan, plazan.

Txosna, zozketak, musika… Apirilaren 1ean, 19:00etatik aurrera, plazan.

KORRIKA. Apirilaren 6an, 16:41ean. Ondoren, Mixerabliak musika-taldea eta txokolatea, plazan.  

 

Lezama

Apaiz kartzela filma. Apirilaren 1ean, 19:00etan, Kultura Aretoan.

Talo tailerra. Apirilaren 2an, 11:30ean, frontoian.

Azken eguzkilorea umeentzako antzezlana. Apirilaren 2an, 18:00etan, frontoian.

KORRIKA. Apirilaren 6an, 17:10ean.

 

Zamudio

KORRIKA. Apirilaren 6an, 17:35ean.   

 

Derio

Ardoa ekologikoa dastatzea. Apirilaren 1ean, 18:30ean, Marikobaso Espazioan.

80 amandre helduentzako ipuin-kontaketa. Apirilaren 1ean, 20:00etan, Marikobaso Espazioan.  

Bertso-afaria. Apirilaren 2an, 21:00etan, Txorierriko Baserri Antzokian. Lagatzu eta Zorrizketan euskara elkarteek antolatua. Sarrerak agortuta.

KORRIKA. Apirilaren 6an, 17:57an.

 

Loiu

KORRIKA. Apirilaren 6an, 18:21ean.

 

Sondika

Herri-bazkaria. Apirilaren 2an, Olako Kasinoan. Ondoren, Barry Manleyren monologoa eta kantak.

Zirku-tailerra, jolasak, txokolatea... Apirilaren 6an, 16:45ean, Ikurrina plazan.

KORRIKA. Apirilaren 6an, 18:30ean.

Txokolatea. Apirilaren 6an, 19:15ean, Kremlin txokoan.

 

Erandiogoikoa

Zozketa. Apirilaren 1ean, 19:00etan, Euskadi plazan.

OstiKda elektrotxaranga. Apirilaren 1ean, 20:00etan, Euskadi plazan.

KORRIKA. Apirilaren 6an, 18:50ean.