Korrika 22 Txorierrin!

Aikor aldizkaria 2022ko apirilaren 7a

AEK-k hiru urte eman ditu lanean, eta azkenean, Korrika antolatzeko aukera izan dute 22. aldiz. Atzo, apirilak 6, euskararen aldeko lasterketa erraldoia Txorierrin izan genuen eta bailarako herri guztietako euskaltzaleak korrika ibili ziren.