Prestatzeko modua:
Bezperan ipiniko ditugu indabak beratzen, eta ur hori erabiliko dugu hurrengo egunean lekaleak egosteko. Beharrezkoa bada, ur hotza gehituko dugu. Indabak bigundu arte egingo ditugu. Kipula, porruak eta berakatzak txikitu, eta olio-zurrusta batekin su eztian erregosiko ditugu. Tomatea gehituko dugu, eta hura biguntzen denean, txipiroiak. Su eztian bost minutu inguru izango dugu eta ondoren indabei botako diegu. Irakiten izango dugu, suabe, salda loditu arte.