Beste proiektuak dira hauek: metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera ailegatzea (180 milioi euro), La Avanzada Leioan estaltzea (65 milioi euro), foru-egoitzak eraberritzea (8,7 milioi euro), gizartetik kanpo dauden pertsonei laguntzeko etxebizitzak erostea (8 milioi euro), lehen sektorerako laguntzak (3 milioi euro) eta mendiak erostea eta baso-espezie autoktonoak landatzea (2,6 milioi euro). Bestalde, gainerako diru-kopurua, 150 milioi euro, gordeko da, badaezpada laguntza-plan bereziak martxan ipini behar badira, edo aparteko gasturen bat egin.