“Hadrianoren harresia” erakusketara joango dira berbalagunak

a: kulturklik.euskadi.eu 2022ko apirilaren 13a

Txorierriko Berbalagun egitasmoak bisita gidatua antolatu du Bilboko Arkeologia Museora maiatzaren 6rako. Bertan “Hadriano harresia” erakusketa bisitatuko dute. Hitzordua arratsaldeko 6etan ipini dute. Izena emateko, 635 753 595 telefono-zenbakira deitu behar da apirilaren 19a baino lehen, lagun-kopurua mugatua baita: 10 pertsona.