Izena ematea maiatzaren 19a baino lehen egin behar da 635 753 595 telefono-zenbakira deituta. Bestalde, ekainaren 3an afaria egingo dute Baserri Antzokiko txokoan.
Ikasturtea amaitzear dagoen arren, berbalagunek gogotsu jarraitzen dute eta Akarlanda-Martiartu-Akarlanda mendi-ibilbidea antolatu dute maiatzaren 22rako. Hitzordua goizeko 9,30ean ipini dute Akarlandako beheko aparkalekuan eta bisitatuko dute, besteak beste, Urederrako basoa, Muñarrekolandako dolmenak eta bunkerra, Sustatxa baserria eta basoa, Martiartuko dorrea, mahastiak eta ahabien eta kiwien plantazioak.
Izena ematea maiatzaren 19a baino lehen egin behar da 635 753 595 telefono-zenbakira deituta. Bestalde, ekainaren 3an afaria egingo dute Baserri Antzokiko txokoan.