Lehen Arretako lagunek irakatsi digute eskuak garbitzen

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 9a, 14:12

Maiatzaren 5ean Eskuen Higienearen Eguna izan zen eta Lehen Arretako erizainak kalera irten ziren, umeei zein helduei jakinaraztera eskuak ondo garbitzea zein inportantea den. Era berean, eskuak nola garbitu behar diren ere azaldu zieten. Bestalde, herritarrei eskatu zieten eskuak gel hidroalkoholiko erabilita garbitzeko, eta ondoren, gel erreaktiboa eta argi urdina baliatu zituzten, eskuak ondo garbituta zituzten aztertzeko.