2022a “hitzaren eta ekintzaren urtea” dela esan zuten egitasmo bien arduradunek urtearen hasieran, eta hitzak berretsi dituzte Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldian. “Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia hirugarren aldiz egingo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra eta jadanik lanean hasi dira batzordeak. Maiatzaren 18an epea zabalduko da entitateek izena eman dezaten, eta irailaren 29an, belarriprestek eta ahobiziek izena eman dezaten.