Ariketa fisikorako baliabideak, klik bateko distantzian

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 13a, 08:32

Mugi Txorierri aplikazio berria martxan ipini du Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak. App horretan ariketa fisikoa egiteko baliabideak batu dira, herrika sailkatuta. Ibilbideak ere jaso dira bertan, eta Txorierritik pasatzen diren “kolesterolaren ibilbideen” atala sortu. Mankomunitateak jakinarazi duenez, app-a berrituz joango dira, eta baliabideak eta ibilbide berriak sartuko dituzte. Aplikazioa hemen eskuratu daiteke.