Guztira 1,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Bakoitzak nahi beste bira eman ahal izango dio zirkuituari, askoz jota bost. “Beste udalerri batzuetan (Bilbo, Getxo, Muskiz…) horrelako lasterketak egin dira eta hainbat lagunek hartu dute parte bertan; Loiun ere pertsona asko hurbiltzea espero dugu”. Lasterketa bukatzen denean, umeentzako jolasak antolatuko dira. Gainera, parte-hartzaileen artean opariak banatuko dira.