Zozketa egin dugu WhatsApp taldearen harpidedunen artean

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 24a, 10:43

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak mugikorrean jasotzeko aukera duzu. Horretarako, ALTA hitza idatzita, whatsapp mezua bidali behar duzu 747 406 561 telefono-zenbakira. Egunero albiste bat bidaliko dizugu eta, gainera, zuk ere bidali ahalko dizkiguzu herriko albisteak, argazkiak eta bideoak. Bestalde, alta egiten duzuenen artean bi lagunentzako bazkaria, Baserri Antzokian, zozkatuko dugu hilero. Maiatzeko zozketa egin dugu eta irabazlea Itziar Ibarrondo Soba izan da. Zorionak!