Euskaraldia martxan da Txorierrin

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 16a, 14:53

“Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia hirugarren aldiz egingo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean. Aurtengo edizioaren helburu nagusitakoak izango dira kaleak berriro betetzea eta ariguneak areagotzea. Herrietako batzordeak dagoeneko hasi dira lanean, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazagoa izan dadin.