Estitxu Perezek irabazi du EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 20a, 14:31

Aikor! aldizkariak sarrera bikoitza zozkatu du EHZ Festibala zuzenean ikusteko. Hainbat lagunek eman dute izena zozketan parte hartzeko, eta irabazlea Estitxu Perez izan da. Eskerrik beroena eman behar diegu guztiei. Irabazleari jakinaraziko diogu sarrera zelan lortu.

EHZ Festibala Irisarrin (Nafarroa Behea) egingo da uztailaren 1etik 3ra bitartean. Musika da EHZ Festibalaren ardatza, egitarau alternatiboa eta aberatsa: rapa, rocka, elektroa, metala, reggae-a… Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen da, talde handiak zein txikiak, ezagunak zein ezezagunak. Aurten hainbat talde arituko dira: Sepultura, Ah!, Ezpalak, Delirium Tremens, Odei, Pasadena, Vulk... Musikaz gainera, jaialdian tailerrak, hitzaldiak eta ikuskizunak (antzerkia, dantza, bertsolariak...) ere antolatuko dira. Era berean, jaialdiak konpromiso irmoa adierazi die ekologiari eta sexu-askapenari. Horren haritik, brigadak eratu dira, besteak beste, plastikozko kontsumoa murrizteko eta eraso sexistak ekiditeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).