Bestetik, asteburu honetan Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu da master kategorian, Aronan, Tenerifen. Beste Bira Loiuko taldeko atleta batzuek hartu dute parte bertan: esate baterako, Javier Allendek seigarren postua lortu du 800 metroko distantzian, 45 urte baino gehiagoko kategorian; eta Egoitz Piñeiro hamargarrena izan da 200 metroko distantzian, kategoria berean.