Gaur arratsaldean Sondikako jaiak hasiko dira eta aldizkarian informazio osoa topatuko duzu, ezer ez galtzeko. Bestalde, Lagatzu Eguneko egitaraua ere kontsultatu ahalko duzu. Ekitaldi nagusia zapatuan izango da eta ekintzaz beteta etorriko da. Euskaraldiaren aurtengo nobedadeak ere izango dituzu irakurgai, baita Larrabetzuko Gazte Egunaren zehetasunak ere. Edozein gai proposatu nahi izanez gero, ipini gurekin harremanetan.