Euskalmetek iragarri duenez, eguraldi goibela eta euritsua izango dugu goizean eta arratsaldearen hasieran; hala ere, arratsaldearen amaieran atertuko du eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak ez dira aldatuko; tenperatura maximoak, berriz, nabarmen jaitsiko dira.