"Esazu hitz bat" Euskaraldiaren kanta aurkeztu dute

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 6a, 13:11

Esazu hitz bat izango da aurtengo Euskaraldiaren himnoa. Xabier Zabalak musika egin du eta Andoni Egaña bertsolariak hitzak jarri dizkio. Bideoklipean, Egañak berak kantatu du kanta, Aiora Rementeriarekin, Pettirekin, Ainhoa Larrañagarekin eta Maddalen Arzallusekin batera. Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da.

Xabier Zabalak konposizioa, moldaketak, ekoizpena, akordeoia eta programazioak egin ditu; Andoni Egaña bertsolariak, hitzak. Eta ahotsak hainbat kantarik jarri dituzte Egañarekin berarekin batera: Aiora Renteria Zea Mays taldeko kantariak, Petti musikariak, Maddalen Arzallus bertsolariak eta kantariak, eta Ainhoa Larrañaga musikariak eta aktoreak. Harkaitz Martinez Urriza eta Mikel Ugarte Oreka Tx txalapartariek ere hartu dute parte bideoan.

Euskaraldia ariketa soziala da eta horrek hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera handitzea ditu helburu. Bi urterik behin egiten da eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Herriz herri eta eskualdez eskualde Euskaraldia behar bezala garatzeko, batzordeak sortzen dabiltza. Txorierrikoa herrika antolatuko da eta norbaitek inplikatu nahi badu, jo dezake helbide eta telefono horretara:

txorierri.euskaraldia@gmail.com

688 634 485 (Aitziber)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).