Lehenengo gomendioek janaria eta edariarekin dute zerikusia: likido asko edan behar da, bereziki ura eta alkoholik gabekoak. Ez da egarri izan arte itxaron behar. Era berean, bazkariak arinak izan behar dira (entsalada, barazkiak, fruta...). Etxean, leihoak itxi behar dira bero handia egiten duenean; eta tenperaturak apur bat jaisten direnean, etxea aireztatzeko aprobetxatu. Arropari dagokionez, batez ere burua babestu behar da eta arropa egokia jantzi, hau da, arina eta izerditzen uzten duena. Arreta berezia izan behar da umeekin eta nagusiekin, baita gaixorik eta menpekotasunaren bat jota dabiltzanekin.
Norbaitek intsolario-sintomak antzematen baditu (azal gorrixka, beroa eta lehorra, pultsu azkarra, buruko min handia), 112 zerbitzura deitzea gomendagarria da. Dena dela, leku fresko batera eraman behar da, estali burua eta besopean bustitako konpresak jarri ahal zaizkio, baita bikarbonatoa duen ur gatzatua eman ere. Konortea galtzen badu eta botaka egiten badu, burua alde batera jarri eta arnas bideak libre utziko dizkiogu.