Eskerrik asko, Taberna Ibiltaria!

a: Jon Paulo 2022ko uztailaren 13a

Aurreko urteetan moduan, Taberna Ibiltariak Lagatzu Egunean hartu zuen parte, eta herriko elkarteekin batera bazkalondoa girotu. Taberna Ibiltariak bere saioagatik jasotako dirua Aikor! Txorierriko aldizkariari eman dio, eta langileok musika-taldearen partaide guztiei eskertu nahi diegu egindako diru-ekarpena, euskara sustatzeaz gainera, gure jarduerarekin aurrera egiten laguntzen digu eta. Txorierritarron arteko sarea guztion artean ehuntzen dugu.