EAJk eta PSEk neurriaren aldeko botoa eman dute; PPk, kontrako botoa; eta EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaia abstenitu dira. Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura diputatuaren esanetan, neurriak Europako zuzentarau bat du oinarritzat. Zuzentarau hori jasangarritasunari lotuta dago, eta haren arabera, errepideak mantendu behar dituzte gehien erabiltzen dituztenek.
Garraiolariak haserre azaldu dira neurriarekin, eta garraio-sektorea babesteko neurriak eskatu dituzte. Euren ustez, “kontu publikoen defizit orokorrari aurre egiteko neurria da”. Era berean, adierazi dute neurri baztertzailea dela, ez dagokielako errepideen erabiltzaile guztiei; bakarrik garraio astunari”.