Laguntza hori behar bezala kudeatzeko, foru-ogasunen bidez eskatuko da bihartik aurrera, uztailaren 22tik aurrera. Aldundi bakoitzak egoitza elektronikoan eskuragarri jarriko du formulario bat horretarako. Laguntza jasotzeko, onuradunek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, eta dekretuak ezarritako baldintzak bete: bizikidetza-unitatearen 2021eko errentak 14.000 eurotik beherakoa izan behar du, eta haren ondareak 43.196,4 eurotik beherakoa, ohiko etxebizitza kenduta.
Soldatapeko langileei, autonomoei edo langabeei zuzenduta dagoenez, laguntza horretatik kanpo hauek geldituko dira: bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Gizarte Segurantzaren edo Estatuko Klase Pasiboen araubide orokorreko eta araubide berezietako pentsioak jasotzen dituztenak.