Ikastaroa online izango da eta parte-hartzaileek saio bi izango dituzte astean. Heziketan, emakumeek aholkularitza izango dute, enplegu-bilaketa bultzatzeko, curriculuma eguneratzeko, elkarrizketak probatzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko. Programa irailaren eta azaroaren amaieraren artean izango da indarrean, eta han 18 eta 60 urte bitarteko emakumeek parte hartu ahal izango dute.
Jarduera horietan, balioa emango diete zainketei eskainitako etapan eskuratu edo indartu dituzten trebetasunei eta gaitasunei, ondoren lan-prospekzioan aplikatzeko. Lehen edizioan parte hartu duten emakumeek jasotako laguntza adierazi dute: helburu profesionala bideratzeko, autoestimua hobetzeko, tresna digital berriak ezagutzeko eta enplegagarritasuna areagotzeko. Programa hori Santa María la Real Fundazioak eta Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak (DEMA, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren mendekoa) sustatu dute, eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa izan du.
Izena emateko esteka: