Prestatzeko era:
Osagai guztiak nahastuko ditugu, eta bolatxoak egin. Irineztatu eta olio berotan frijituko ditugu (gehiegi egin barik). Gordeko ditugu. Saltsa egiteko, kipula eta berakatzak frijituko ditugu su eztian. Biguntzen direnean, perrexila (txiki-txiki eginda) gehituko dugu, eta ardo zuri-zurrusta bat edo zainzuri-ura. Irakiten izango dugu bost minutu inguru eta ondoren arrain-salda botako dugu. Irakiten izango dugu saltsa apur bat loditu arte. Saltsa irabiatu dezakegu, ala dagoen moduan utzi. Bolatxoak saltsan sartuko ditugu, eta bost minutuan egosi.