Hil honetako ibilbide-proposamenaren eskutik inguruko elur-zuloak ezagutuko dituzu, eta Itziar Mateosen, Pilar Gastañagaren eta Juan Ignacio Oruen ahotik jakingo duzu Loiuko aireportuak herritarrengan izan duen eragina zein den. Azkenik, Larrabetzuko eta Lezamako jaien zehetasunak topatuko dituzu orrialdeetan, ezer ez galtzeko. Edozein gai proposatu nahi izanez gero, ipini gurekin harremanetan. Bitartean, uda on eta irailera arte!