Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Goizean zerua tarteka hodeitsu agertuko da behe-hodeiekin, bereziki Kantauri isurialdean, eta arratsaldean hodei gutxirekin edo partez hodeitsu geldituz joango da. Araba hegoaldean, zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean eta goizean goiz tarte hodeitsu batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da ahul-bizi, arratsaldean Araban bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira, bereziki barnealdean.