Klubean izena emateko epea zabaldu du Beste Birak

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 29a, 12:25

2022–2023 denboraldiari begira dago Beste Bira Txorierri eta klubean izena emateko epea zabaldu du, nahi duen guztiak atletismoa gozatu dezan. “Izena ematea lau urtetik gorako edozein pertsonak egin dezake, ez dagoelako adinari lotutako mugarik. Denetariko kategoriak eta formulak daude gurean, herri-lasterketetan ibiltzen direnentzat zein federatuta daudenentzat”.  

Martitzenetan eta eguenetan, 17:30etik 18:30era entrenatuko dira Larrondon; eta 17:00etatik 18:00etara, Zamudion. Bestalde, Derion, eguaztenetan 16:30ean entrenatuko dira, eta barikuetan, 16:15etik 17:15era. Gainera, talde berririk osatuz gero, beste txanda bat egingo da 17:15etik 18:15era. Informazio gehiagorako: 609 417 996 (Irene).