Ikuskizunak, naturak eta txakolinak bat egingo dute

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 8a, 11:02

Bizkaiko Txakolina, Jataondo eta Uribe elkarteek Mahasti Artean jaialdia antolatu dute astebururako. Horrek kultura, gastronomia, kirola eta natura uztartuko ditu, hau da, bisitariek magia- eta musika-ikuskizunak gozatuko dituzte, txakolina eta pintxoak hartzen dituzten bitartean. Leku mugatuak daude eta saio batzuetarako sarrerak agortu dira.

Bihar, barikuan, 19:30ean, Gorka Aginagalde komikoak umorezko bakarrizketa egingo du Magalarte Zamudio upategian. Era berean, zapatuan, saio bi egongo dira: bata, 10:30ean, Magalarte Lezama upategian, Asier Kidam magoaren eskutik; eta bestea, 19:00etan, Larrabetzun, Gorka Izagirre upategian, Ainhoa Arroitajauregi musikariaren eta Amak musika-taldearen eskutik. Asteburua biribiltzeko, domekan, 10:30ean, ibilaldia eta dastaketa egingo dira Artxanda Txakoli tabernan, Sondikan. Aipatutako ekintza guztietarako sarrerak agortuta daude.

Hala ere, domekan aukera egongo da beste ekitaldi bitara joateko. 11:30ean, yoga-saioa eta piknika emango dira Magalarte Zamudio upategian; halaber, 12:30etik aurrera, Satte Groove dj-ak goiza girotuko du Magalarte Lezama upategian. Sarrerak 15 euro balio ditu ekintza bietarako.

Horrez gain, asteburuan, Txorierriko 22 tabernak eta jatetxek pintxo lehiaketa egingo dute eta txakolin sorta eta esperientzia enogastronomikoen zozketan sartzeko aukera eskainiko dute.

 

Informazioa:

946 076 071

info@bizkaikotxakolina.eus

Sarrerak:

www.uribe.eus/ms/

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).