Dirulaguntzak AP-68 autobidearen erabiltzaileentzat

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 28a, 10:07

Urriaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko die AP-68 autobia erabiltzen duten gidariei. Bizkaiko Lurralde Historikoko tarteari dagokionez, 34,55 euroko gastu-muga ezarri da hilean, eta erabiltzaileak gehiago ordaintzen badu, aldea itzuliko zaio. Arabako Lurralde Historikoari dagokionez, bestalde, gastu-muga 50,54 eurokoa izango da, eta joan-etorriek Bizkaian hasi edo amaitu beharko dute.

Dirulaguntzez baliatzeko baldintzak hauek dira: Bizkaian bizi izatea eta pertsona fisikoa izatea; bidesariak ordaintzeko, OBE edo VIA-T gailua izatea eta hori matrikula bakar bati lotuta egotea; eta sisteman alta egitea, Interbiaken bulegoetan edo www.interbiak.bizkaia.eus webgunean. Dirulaguntzak hilabetea amaituta jasoko dira.  

Amaitzeko, aipatu beharra dago dirulaguntzek ez dietela eragiten ez AP-8ko, MHSko eta Artxandako tunelen erabiltzaileentzako gastu-mugari, ez jatorria edo helmuga Bizkaian duten AP-8ko (Gipuzkoa) eta AP-1eko (Araba) joan-etorriei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).