Aikor! 228.a kalean dago

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 30a, 12:58

Aikor! aldizkariak azken alea argitaratu berri du. Azalean, Iñaki Molano Derioko ile-apaintzailea dugu protagonista, baina barruko orrialdeetan hainbat gai jorratu ditugu, betiko moduan: Iraia Iturregi emakumeen Athletic taldearen entrenatzaile loiuztarra; Pabloren erronka; panpa-lezka ezabatzeko Larrabetzun sortu duten elkartea.... Gainera, irakurleen oporren argazkiak ere jarri ditugu ikusgai.