Berba egiteko prest!

a eta i: Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 2022ko urr. 7a, 09:00

Euskaraldiaren urtea dugu aurtengoa, hizkuntza ohiturak iraultzera eta euskarari gure eguneroko elkarrizketetan merezi duen tokia ematera dator. Gogotsu dator, gogor dator… eta gogotik eta gogor era­gitera dator. Horixe jasotzen du, hain zu­zen, aurtengo leloak: “Hitzez ekiteko garaia da! Hitzen bidez egin, hitzetik ekin, hitz egin!“.

Txorierri ere Euskaraldiaren olatura igo da eta gure kale eta auzoak Euskaraldiz jantziko ditu datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

Horretarako, Mankomunitatean, au­rre­ko edizioetan bezala, Txorierrin Euska­ral­dia dinamizatuko duen koordinatzaile bat hasita dago lanean, Txorierriko sei herri-batzordeak koordinatzen. Orain ar­te, aurreko edizioetako balorazioa az­ter­tzen eta aurtengo ediziorako gi­da­lerro nagusiak zehazten ibili dira: zein en­titatetara jo, nola jo, zer azaldu… Lan aberasgarria, zalantza izpirik gabe, eus­kara plazaren erdigunera atera nahi duen ororentzat. Udako oporraldiaren os­tean, batzordeak martxan jarriko dira, berriz ere, Txorierriko herrietan. Adi, be­raz, deialdietara! Herritar guztien la­guntza eta gertutasuna behar izango baita Eus­karaldiaren tentakuluak ertz guz­tie­tara irits daitezen. 

Euskaraldiaren bigarren edizioan (2020) bezalaxe, hirugarren honetan ere entitateek toki berezia izango dute. Ari­guneen bidez, elkarte, enpresa, eta bes­telakoek arnasguneak sortzeko aukera izan­go dute euren arloan. Ahobizi eta be­larriprest rolak hartuta, ariketa, herri­tarren lanpostuetara, aisialdi-ekintzetara eta abarretara zabaltzeko aukera pare­ga­bea dugu ariguneena. Zabalik dute da­goe­neko entitateek Euskaraldian izena ema­teko aukera!

Berrikuntza gisara, Txorierriko gaz­teak erakarri nahi ditugu batzorde pro­pioa sortu dezaten eta Euskaraldian to­ki aktiboa har dezaten. Euskarak etor­kizuna izango badu, ezinbestekoa izan­go da gazteak ere euskararen aldeko eki­menetako antolatzaile eta subjektu ekin­tzaile izatea. 

Gogoan izan, irailaren 28tik aurrera, norbanakoek Euskaraldian izena emateko aukera irekiko dela. Aurten, aurreko edi­zioe­tan izena emanda egon diren he­rritarrek parte hartzea konfirmatu baino ez dute egin beharko. Animatu zaitezte!

Txorierriko dinamizatzailea prest da­go entitate zein norbanako orori la­guntza eskaintzeko, Euskaraldi aurreko pro­zesua samurtzeko eta Euskaraldian ze­har sor litezkeen zalantzei aurre egi­ten laguntzeko. Hainbat bidetatik jo de­za­ke herritarrak dinamizatzailearen la­guntza bila: Instagram bidez (@txorie­rrikoeuskaraldia), Facebook bidez (Euska­ral­dia Txorierri), posta elektronikoz (txorie­rri.euskaraldia@gmail.com) eta telefonoz (688634485).

Orain ez daukagu aitzakiarik, erabili dai­gun gure hizkuntza Txorierriko txoko guz­tietan. Zu behar zaitugu horretarako! Hi­tzez ekiteko garaia da! 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).