Euskadi Bono Denda bakoitza 10 euroko deskontu-bonutzat hartuko da, gutxienez 30 euroko erosketaren gainean. Bonuak ez dira erosi behar, hau da, erosketa bat egitean, kanpainari atxikitako merkatariari eskatu behar zaio. Horrek bere lokalean izango du ikusgai kanpainaren kartela. Erosleak, hala nahi izanez gero, bonu guztiak erosketa bakar batean metatu ahal izango ditu. Gainera, Euskadi Bono Denda bonuak bateragarriak izango dira administrazioek abian jartzen duten beste bonuekin. Establezimenduek www.euskadibonoenda.eus plataforman beteko dute pertsonaren NANa, eta erosketa-txartelaren kopia bat erantsiko dute.
Kanpaina aprobetxatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi behar da; eta 16 urte baino gehiago izan. Pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu jaso ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin; horiei bost bonu gehitzen zaizkie Bizkaiko artisau-enpresetan deskontatzeko. Guztira, 900.000 bonu zabaldu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, lurralde bakoitzaren populazioaren arabera: Araban, 135.000 (% 15); Gipuzkoan, 297.000 (% 33); eta Bizkaian, 468.000 (% 52).
Txorierrin
Txorierrin, hainbat dendak erakutsi diote atxikimendua kanpainari:
Derion: Ane ile-apaindegia, Coquette Derio, Artile Artean, Bilbolamp, Jaren bitxi-denda, Ipuina, La aguja y el dedal, Liliak loradenda, Mamen, Mirets estetika, NG beauty coaching, Soraya ile-apaindegia, Poxpolin, Tuiyo eta Tximeleta.
Sondikan: Sondika bitxi-denda eta Opalo estetika.
Zamudio: Aramendi gozotegia, Zamudio burdindegia, Gorbeia mertzeria eta Zamudio liburu-denda.
Loiu: Elekma eta Titontziak.
Informazio gehiago:
946 85 63 10