Ertzaintzak laguntza eskatu die herritarrei, emakume batek Basurtuko ospitalean bahitutako ume txiki bat topatzeko

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 20a, 07:47

Ertzaintza jakinarazi duenez, ustezko bahitzailea adin ertaineko emakume bat da, 1,60 metro inguruko altuera duena, gorpuzkera gizena eta ile kizkur luzea motots batean jasota. Azken aldiz gaueko 11k aldera ikusi dute, arropa hau jantzita zuela: mauka motzeko kamiseta zuria, praka estuak eta marrazkidunak, kirol-zapatilak eta ilargi-erdi itxurako poltsa beltz bat. Haurra besoetan zeraman, baita rafia motako poltsa angeluzuzen bat ere. Ertzaintzak laguntza eskatu die herritarrei, jaioberria topatzeko.

Informazioa eman dezakeen edonork deitu dezake Emergentzietako Sos-Deiak 112 telefonoara, edo colabora_app@ertzaintza.eus helbide elektronikora mezua bidali. Egindako lehen ikerketen arabera, egilea gaueko bederatziak aldera sartu zen ospitalera eta, osasun-langileen arropa jantzita, ginekologiako solairuko haurtxo bat bahitu eta handik ihes egin zuen.