Kalean dago urriko alea!

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 28a, 15:16

Aikor! aldizkariaren urriko alea Txorierriko buzoietan banatzen gabiltza. Aldizkariari usain gozoa dario, bertara Laura Castillo derioztarraren postre gozoak ekarri ditugulako. Horrezaz gainera, Oscar Terol umoregileari elkarrizketa egin diogu, eta Derioko Iraia Navas gazteak kontatu digu karrozeria sektorean lan egin nahiko lukeela. Arnasa hartzeko, zuhaitz berezien eta apartekoen artean egin dugu paseoa.Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren Txorierriko datuak bildu ditugu hil honetako gai nagusian, eta zenbait eragileren gogoetak jaso.

Azkenik, Zamudioko Azokaren eta San Martin jaien egitaraua batu dugu, eta Pentagrama Sondikako musika-elkartearen hogeita bost urteko ibilbidea errepasatu. Edozein gai proposatu nahi izanez gero, ipini gurekin harremanetan.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).