Beldurrezko mozorroak eta kalabazak

a: Idoia Andres 2022ko aza. 2a, 12:18

Urriaren 31 munduko hainbat lekutan ospatzen da. Txorierrin kalabazak eta beldurrezko mozorroak ere erabiltzen ditugu eta kalera atera gara, Arimen Gaua, Gau Beltza edo Akarbeltz Gaua ospatzera. Lezaman, ginkana egin zuten; Zamudion, mozorro-lehiaketa eta desfilea; eta Larrabetzun, herritarrek aurpegia margotu zuten eta kalea apaindu. Gainera, kalejira egin zuten eta Joxpa taldeak erromeria egin zuen Hori Bai gaztetxean.