“Kukui” ikuskizuna, Zamudion

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 2a, 13:16

Porrotx eta Marimotots pailazoek Kukui ikuskizuna antzeztu zuten Zamudion, urriaren 28an. Ikuskizuna Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatu zuen. Pailazoek euskararen gaiari eutsi diote ikuskizun honetan. “Aitorren eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion”, adierazi zuten. Saioa bukatutakoan, omenaldia egin zioten Lagatzu elkarteari, hau da, txori kaiola eman zioten, euskara gorde eta lau haizetara zabaltzeagatik.