Euskaraldia bihar aurkeztuko da Txorierrin

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 3a, 11:50

“Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldiaren hirugarren edizioa egingo da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala bihar, azaroak 4, aurkeztuko da Txorierrin, Baserri Antzokian hain zuzen. Hitzordua 19:00etan ipini dute. Ariketa sozialaz gainera, euskal dantza-taldeek Euskaraldiaren abestia aurkeztuko dute; eta gazte-batzordeak, entitateen bideoa. Bestalde, Ane Lindanek bakarrizketa umoretsua egingo du.