Hamar urte bete dira TOKIKOM, Toki Komunikabideen bateragunea, sortu zela, eta urteurrenaren harira Hamar urte, hamaika ahots ikus-entzunezkoa aurkeztu da. TOKIKOM toki-komunikabideen ahuleziari eta erronkei erantzuna bateratua emateko osatu zen. Gaur egun 76 toki-komunikabide daude haren baitan, 200 langile baino gehiago. Haien artean Aikor! Txorierriko aldizkaria dago.