Bigarren partidan, gazte kategorian, Zabaleta-Leonet oiartzunarrek 22 eta 8 irabazi zioten Ibarloza-Calvo bikote markinarrari. Emaitzak erakutsi zuen bezala, gipuzkoarrak erraz nagusitu ziren: Leonet kontrolpean izan zuen partida; eta Zabaletak maisutasunez bukatu zituen tantoak.