Urrezko makila

t: Txiribita 2022ko aza. 15a, 10:20

Solidago virgaurea. Oso landare eza­guna da Euskal Herrian eta itsasaldean zein mendian topatu dezakegu, bide-er­tzetan, mendi-hegal harritsuetan, lan­detan, sasi artean… Hogei zentimetro eta metro bat arteko altuera izan dezake. Hosto eliptikoak eta luzeak ditu, eta hori koloreko loreak. Azken horiek landararen goiko aldean ateratzen dira, estuak dira eta mordoak osatzen dituzte.

 

Hostoak eta loreak biltzen dira. Lo­raldia udaren amaieran hasten da, bai­na toki batzuetan azaroan ere topatu dai­tezke loreak. Hostoak eta loreak landarea erabat loratu ondoren batu behar dira. Le­hortzeko modurik onena da sorta txi­kietan zintzilikatzea. Lehortu ondoren, po­teetan edo oihaletan bilduta gorde be­har da.   

 

Sukaldean

Loreak jangarriak dira, eta entsala­de­tarako bizigarri onak. Hostoak ziazerbak moduan kozinatu daitezke, edo zopetan, gisatuetan eta salsetan erabili. Era berean, galdarraztatu daitezke, geroago, neguan edo udaberrian, erabiltzeko. 

 

Ezaugarri sendagarriak

Diuretikoa da, lehorgarria eta hantu­ra­ren eta kongestioaren kontrakoa. Hu­rrengo hauetarako erabili dezakegu: 

• Giltzurrun- eta gernu-hantura, giltzu­rrun-kalkuluak eta zistitisa arintzeko. Liki­doak atxikiz gero ere erabili daiteke, txiza egiteko lagungarria baita. Era berean, gota arintzeko eta kolesterolak behera egiteko hartu dezakegu (infusioa), diuretikoa eta garbitzailea delako.

• Beherakoa eteten laguntzeko (loreak era­bilita umeentzako xarabea prestatu daiteke).

• Odola garbitzeko (infusioa edo tin­tura).

• Urtaroko alergiak eta hotzeriak arin­tzeko. Espektoratzaile ona da eta arnas­bideetako kongestioa kentzen du. Asmarako edo eztulerako erabili daite­ke. Lehorgarria denez, lagungarria da uda-amaierako eta udazken-hasierako aler­giek ekartzen dituzten begi muki­tsuak, sudurreko muki-jariatzea eta do­ministikuak arintzeko. Bestalde, eztarriko mina arintzeko ere baliagarria da, pro­pie­tate antiseptikoak eta mikrobioen aur­kakoak dituelako. Biriketatik mukiak ate­ratzeko ere erabili daiteke (infusioa edo xarabea).  

• Barneko zein kanpoko zauriak orbain­tzeko. Ahoko zaurietarako, adi­bidez, in­fu­sioa hartuta gargarak egin daitezke, kanpoko zaurietarako, kataplasma ipini.  

Infusioa: 20 g landare ur litro bakoi­tzeko. Hartu egunero bizpahiru edalontzi.

Xarabea: Egosi 150 g landare litro er­di uretan, 10-12 minutuan. Utzi 12 orduan atseden hartzen eta iragazi ondo. Gehitu kilo erdi azukre beltz, nahastea berotzen den bitartean; pixkanaka-pixkanaka lo­dituz joango da, eta xarabe-itxura hartuz. Eragin eta berotu, xarabea prest egon arte.

 

Erabilera kosmetikoak

Loreak eta hostoak oliotan bera­tu daitezke, edo zaurietarako eta erredure­ta­rako kataplasma moduan erabili. Urrez­ko makilaren olioa milorriarekin eta Santiago belarrarekin erabili daiteke, zau­riak or­baintzeko baltsamoa egiteko. Halaber, olioa giharrei masajea egiteko eta ar­tri­tisa arintzeko erabil daiteke. Azaleko mi­netarako, hala nola ekzemetarako, on­ddo­etarako eta pikortetarako, infusioa era­bili daiteke eremua garbitzeko. Olioa edo bal­tsamoa ere erabili daitezke.  

Kataplasma: txikitu ondo hostoak eta loreak, bildu ondo oihal batean eta ipini tratatu beharreko gunean. 

 

Kontraindikazioak

Bihotzeko arazoak dituztenek eta haurdun daudenek ezin dute hartu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).