Euskaraldia bihar hasiko da hirugarren aldiz. Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa abenduaren 2ra arte egingo da. Aurtengo edizioan, sustatzaileek “kalitatezko ariketa” egin nahi dute gizartearen eragile guztien artean. “Aurten Txorierrin gazteen batzordea sortu dugu lehendabiziko aldiz, gazteek espazio propioa izateko”, esan du Aitziber Argiarro Txorierriko Euskaraldiaren dinamizatzaileak. “Hitzez ekiteko garaia” hartu dute aurten lelotzat.
Informazioa: txorierri.euskaraldia@gmail.com / 688 634 485 (Aitziber)