Lezamako klubeko bikote bik Bizkaiko Binakako Txapelketa irabazi dute

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 28a, 12:03

Asteburu honetan, Bizkaiko Kluben arteko Binakako Txapelketaren finalak jokatu dira. Barikuan, Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoian, Adrian Uriarte Gordonek eta Jokin Barandika Cisnerok txapela irabzi zuten gazte kategorian, gizonezkoen lehenengo mailan. Zapatuan, Zeanurin, Uxue Perez Pueyo eta Aiala Uriarte Gordon nagusitu ziren emakumezkoen bigarren mailan.  

Uxue Perez Pueyo lezamarrak eta Aiala Uriarte Gordon sondikoztarrak 22 eta 8 irabazi zioten Amaia Zarrabeitia-June Urrutikoetxea (Arkupe) bikoteari. Era berean, gazte kategorian, gizonezkoen lehenengo mailan, Adrian Uriarte Gordon sondikoztarrak eta Jokin Barandika klubaren pilotariak ere lortu zuten txapela. Euren partida orekatuagoa izan zen eta bikoteak 22 eta 18 irabazi zien Bingen Beitia-Urko Bullon Lagun Onak taldeko pilotariei.

Azken bolada honetan, Lezamako Pilota Klubaren pilotariak fin dabiltza eta zenbait txapela irabazi dituzte, batez ere Uriartetarrek. “Oso pozik gaude. Pilotari gazteak dira, baina oso ondo dabiltza jokatzen. Zalantza barik, etorkizun handiko pilotariak dira eta garaipenak lortzen jarraituko dutela uste dugu”, esan digu Jaime Uriarte klubaren presidenteak.

 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).