Gabon-kanten jaialdia

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 9a, 08:54

Hogeita hamaseigarren aldiz antolatu da Txorierriko Gabon-kanten Jaialdia. Lehen kontzertua abenduaren 16an, 19:00etan, izango da Zamudioko San Martin elizan eta bertan abesbatza hauek hartuko dute parte: Zamudioko Kamara Koralak, Zik abesbatzak (Amorebieta-Etxano) eta Iubilo Bilbao Abesbatzak. Hurrengo emanaldia abenduaren 17an, 12:45ean, izango da Loiuko San Pedro elizan eta han hauek arituko dira: Gaztelumendi abesbatzak (Larrabetzu), Lamiñe abesbatza (Fruiz) eta Lagundi abesbatza (Bilbo).

Egun horretan ere, abenduak 17an, saioa egongo da Derioko San Isidro elizan eta Lezamako Andra Mari elizan. Derioko saioa 20:00etatik aurrera egingo da eta hauek dira kontzertua egingo dutenak: Ipar Alde abesbatzak (Derio), Bleibet abesbatzak (Artziniega) eta Kirikiño abesbatzak (Mañaria). Lezamako emanaldia, bestalde, 20:00etan hasiko da hauen eskutik: Ekidazu abesbatza (Lezama), Deustoarrak abesbatza eta Jatorki abesbatza (Bilbo).

Sondikan abenduaren 23rako antolatu dute saioa, 20:00etan, San Joan elizan. Kontzertu horretan parte hartuko dute Txuma Olagüe abesbatzak, Olagüe koruak (biak, Sondikakoak) eta Santurtziko Ahots Zuriak abesbatzak. Azken saioa Larrabetzuko Andra Mari elizan izango da abenduaren 29an, 19:00etan, eta emanaldi horretan Txorierriko abesbatza guztiak arituko dira: Txuma Olagüe abesbatza, Olagüe korala, Ipar Alde, Ekidazu, Zamudioko Kamara Korala eta Gaztelumendi.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).