Aurtenetxek porrot egin du Lezamako pilota txapelketan

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 19a, 12:11

Barikuan Lezamako Eskualdeko Pilota Txapelketaren beste jardunaldi bat egin zen. Senior kategorian, Iñigo Aurtenetxe lezamarrak –Erasun zizurkiltarrarekin batera– 10 eta 22 galdu zuen Irribarria eta Oliden lazkaotarren kontra. Partida hasieran, Aurtenetxe eta Erasun nagusitu ziren eta 0 eta 4 jarri zuten markagailuan. Harrezkero, ordea, Oliden jaun eta jabe ibili zen eta Irribarriak maila ederra eman zuen bai defentsan bai erasoan. Azkenean, garaipena merezi zuten.

Bestalde, gazte kategorian, Bilbaok (Sopela) eta Barandikak (Ortuella) aurrera egin zuten, Azpeitiko Egigurentarrak 22 eta 13 mendean hartu eta gero. Bilbaok hainbat erremate airez egin zituen eta Barandika sendo ibili zen defentsan.