Maldonado eta Pérez dira faboritoak. Batetik, Ligan birritan jokatu dute Necol eta del Rioren kontra eta bietan nagusitu dira; bestetik, Necolek eta del Riok ustekabez lortu zuten finalerako txartela, finalerdietan Fusto eta Gordon faborito nagusiak kanporatu zituztelako. Txorierritarrek eskarmentu gutxi dute goi-mailan, baina bikotekideek, ordea, ibilbide luzea: Necolek, esate baterako, 33 urte ditu eta lau aldiz irabazi ditu Kutxabank Liga; era berean, Pérezek 32 urte ditu eta, besteak beste, banakako txapela birritan jantzi du.
Atzo, palistek finalerako materiala aukeratu zuten. Txapelketa irailean hasi zen eta jokalariek hamar jardunaldi eta finalerdia jokatu behar izan dituzte finalera heltzeko. Innpala enpresa antolatzaileak iragarri duenez, zapatuan giro ederra egongo da frontoian: musika, kamisetak zozkatuko dira...