Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak EGAZekin batera sustatutako programa da www.gazteria.eus webgunea, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenari esker ipini da martxan. Azaldutakoaren arabera, xedea da Txorierriko gazteentzat erreferentziazko webgunea bihurtzea. “Asmoa da esandako albisteak webgunearen bidez partekatu ahal izatea. Hortaz, Txorierriko gazte guztiak animatzen ditugu tresna berria ezagutzera. Gainera, argibiderik, ekarpenik edo ideia berririk izanez gero, gazteria@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi dezakete”.