Beharbada dagoeneko entzunak dituzue horren inguruko aholkuak eta azpimarratu behar da norbere burua epaitu beharrean, ahal dena egingo dela. Egiten duzuena egiten duzuela, kontzientziaz egin, alde eta kontrako puntuak baloratu eta etxekoen artean erabakiak hartu honako puntuak kontuan edukiz:
- Erlatibizatzen ikasi: sentimenduak hainbeste presiorik gabe kudeatu eta bideratu; horrela, pixkanaka lortuko duzu izaera neutralagoa hartzea eta garrantzi gutxiago izatea, maila emozionalean eragin txikiagoa izan dezaten.
- Zure asertibitatea landu: beharrezko mugak ezartzea da helburua. Lehentasunik handiena zure osasun fisikoa eta mentala babestea izan behar da, maite zaituztenek beti ulertuko dute. Beraz, Gabonek zure bizitza kontrolatzea saihestu behar da, zuk zeuk kudeatu dezakezu zuk nahi duzun bezala.
- Itxaropenak murriztu: Gabonetan emozioak guztientzat zoriontsuak izan behar direlako ustea saihestuz. Gakoa ahalik eta ondoen egokitzea da, une bakoitzean dituzun behar emozionalak errespetatuz, gizartean planteatzen diren itxaropenak lortu ezinak izan ahal dira.
Zure emozioei tokia eman eta denak maitasunez jaso, tristura, mina, haserrea… normalak dira, baina baita alaitasuna, poza eta itxaropena bezalako emozioak ere. Kontuan izan aulki hutsengatik negar egin dezakegun arren, okupatuek gure irribarrea merezi dutela.